Joan eduki nagusira

Identifika zaitez Bizumekin webgune eta aplikazioetan, pasahitzik gabe!

Erregistratu eta sartu orrialde eta plataformetan pasahitzik gabe.

Zure mugikorrarekin soilik, baina segurtasun eta kontrol handienarekin.

Zergatik identifikatu Bizumekin?

Identifika zaitez modu azkar eta seguruan

Zure datuen gaineko kontrola uneoro mantenduz.

  1. Azkartasuna:

    Ez duzu formulario luze-luzeak bete beharrik izango, ezta informazio bera behin eta berriz sartu beharrik ere. Zure mugikorrarekin soilik.

  2. Segurtasuna:

    Zure bankuak, beti bezala, zure datuen babes handiena eskaintzen dizu.

  3. Kontrola:

    Zer datu partekatu dituzun eta online plataforma bakoitzean noiz sartu zaren kontsulta dezakezu. Eta baimenak nahi duzun unean kendu ditzakezu gainera.

Identifika zaitez Bizumekin lau urrats errazetan

Sartu webgune eta aplikazioetan pasahitzik gabe, modu azkar eta seguruan, zure mugikorretik.

1. urratsa:

Hautatu Bizum

Sakatu Bizum botoia erregistratu edo identifikatu nahi duzun webgunean edo aplikazioan

2. urratsa:

Sartu zure telefonoa

Sartu Bizumi lotutako telefono-zenbakia

3. urratsa:

Kontsultatu informazioa

Zure bankuko aplikazioaren jakinarazpen bat jasoko duzu. Sartu eta berrikusi partekatuko den informazioa.

4. urratsa:

Berretsi

Berretsi erregistroa edo saio-hasiera eta kitto!

5. urratsa:

Gogoratu banku-aplikazioan kontsultatu ahal izango duzula zein plataformatara eman duzun sarbidea eta baimenak kendu ahal izango dituzula

Bizum integratu ahal izango duzun bankuak

Ezagutu lan egiten duzun erakundeak Bizum eskaintzen duen.

Aurkitzen ez baduzu, jarri harremanetan zure bankuarekin edo gurekin lagundu ahal izateko.

Bizum duten bankuak

Zalantzarik baduzu? Laguntzen dizugu

Gune hau garapen-gune gisa erregistratuta dago wpml.org -(e)n. Aldatu ekoizpen-guneko gako batera remove this banner egiteko.