Lege-oharra
Bizum, S.L. (“Bizum”), egoitza Madrilen duena, Francisco Sancha kalea, 12. zenbakian, B-87599478 IFZ zenbakiarekin, Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatua, 35.043 liburukian, 30. folioan, M-630249 orrian, 1. inskripzioan, https://www.bizum.com URL helbidean eskuragarri dagoen atariaren titularra da.
Bizum-en atarira eta bertan jasotako edozein produktu eta zerbitzuri buruzko informaziora sartzeak Erabiltzaile izaera ematen du, eta Lege Ohar honetan aurreikusitako baldintzak onartzea dakar. Hori dela eta, edukia arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu, Bizum-en ataritik eskaintzen diren informazioa eta zerbitzuak eskuratu eta erabili nahi badituzu.
Orrialde hauetan jasotako informazioa eta baldintzak azken eguneratze-datatik aurrera daude indarrean. Bizumek edozein unetan aldatzeko eskubidea gordetzen du; kasu horretan, argitaratzen denetik aurrera jarriko dira indarrean, eta data horretatik aurrera atariko erabiltzaile guztiei aplikatuko zaizkie. Bizum-en atariko edukiek, bereziki informazio- eta publizitate-erreferentziek, berariaz kontrakoa adierazi ezean, ez dute eskaintza loteslerik osatzen. Bizumek eskubidea du Bizum-en atariko egungo edukietan aldaketak sartzeko edo horiek partzialki edo osorik kentzeko egokitzat jotzen duenean, baita sarbidea aldi baterako edo modu iraunkorrean eragozteko edo mugatzeko ere.
Bizum-en atariko Laguntzaile Birtuala, “Bizzi”, webgune honetako Erabiltzaileei laguntza ematen dien sistema bat da, galdera-erantzun prozedura baten bidez, eta eskatutako informazioa ematen du erantzun zuzen baten bidez edo Erabiltzaileei Bizum-ek, atariaren titular gisa, haiekin harremanetan jartzeko aukera eskainiz.
Erabiltzaileek zerbitzu honen erabilera egokia egingo dutela hitz ematen dute, hemen deskribatutako erabilera-baldintzen arabera, eta, beraz, ez dute edukirik desegokirik edo iraingarririk txertatuko.
“Bizzi” Laguntzaile Birtualaren bidez emandako informazioaren eta Bizum-en web atarian agertzen denaren artean kontraesanik balego, webgune horrek emandako informazioa gailenduko da kasu guztietan.
Bizumek osorik betetzen du izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko indarreko legedia eta bere jarduerari dagozkion konfidazialtasun-konpromisoak. Bizumek beharrezko neurri teknikoak hartu ditu eskatutako segurtasun-mailari eusteko, tratatutako datu pertsonalen izaera eta tratamenduaren inguruabarrak kontuan hartuta, ahal den neurrian eta betiere teknikaren egoeraren arabera, datuak aldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko.
Jakinarazten dizugu https://www.bizum.com URLko “Kontaktua” komunikazio-kanala edo “Bizzi” Laguntzaile Birtualaren kanala erabiltzean eman diezagukezun identifikazio-datuak Bizum, S.L.ren (egoitza soziala: Francisco Sancha, 12 – 28034 Madril) titulartasuneko fitxategi batean sartuko direla, Bizum-en atariaren bidez egindako informazio-eskaerari erantzun egokia emateko helburuarekin. “Kontaktua” komunikazio-kanalaren bidez edo “Bizzi” Laguntzaile Birtualaren kanalaren bidez bidalitako kontsultaren edo mezuaren edukian behar-beharrezkoa den informazioa soilik sartzeko eskatzen dizugu.
Jakinarazten dizugu zure kontaktu-datuen tratamenduari buruzko sarbide-, zuzenketa-, baliogabetze- eta aurkaritza-eskubideak erabil ditzakezula Bizum, S.L.ren aurrean (egoitza soziala: Francisco Sancha kalea, 12 – 28034 Madril), zure eskaeran datu hauek adierazita: izen-abizenak, jakinarazpenetarako helbidea eta NANaren fotokopia edo zure nortasuna eta eskaera egiaztatzen duen Zuzenbidean baliozkoa den beste edozein dokumentu.
Bizum-en atariko orrialde batzuek “cookie-ak” dituzte; Erabiltzailearen ordenagailuan sortzen diren datu-fitxategi txikiak dira, eta gure sistemei Erabiltzailearen nabigazio-ezaugarri edo -hobespen batzuk gogoratzeko aukera ematen diete. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakur dezakezu.
Bizum-en atariak, hartzen dituen orrialdeek eta horietan jasotako informazioak edo elementuek testuak, dokumentuak, argazkiak, marrazkiak, irudikapen grafikoak, datu-baseak, informatika-programak, bai eta logotipoak, markak, izen komertzialak edo jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideek babestutako beste zeinu bereizgarri batzuk ere barne hartzen dituzte, eta Bizum da horien titularra edo lizentziadun legitimoa.
Bizumek ez du inolako bermerik ematen Bizum-en atariko orrialdeetan jasotako informazioaren edo elementuen legezkotasunari buruz, horien titulartasuna Bizumena ez denean.
Debekatuta dago lehen aipatutako lanak, sorkuntzak eta zeinu bereizgarriak ustiatzeko edozein modalitate, edozein euskarri eta bideren bidezko erreprodukzioa, banaketa, hirugarrenei lagatzea, komunikazio publikoa eta eraldaketa barne, horien titularren aldez aurreko berariazko baimenik gabe. Debeku hori ez betetzea indarreko legediak zigortzeko moduko arau-haustea izan daiteke.
Debekatuta dago, Bizumek berariaz baimentzen dituen kasuetan izan ezik, hirugarrenen atari edo webguneetatik Bizum-en webguneetara estekak edo hiperestekak ezartzea, https://www.bizum.com URL helbidean eskuragarri dagoen Bizum-en atariko orrialde nagusira edo etorkizunean haren ordezkoa izango denera izan ezik, bai eta Bizum-en webguneak edo horietan jasotako informazioa beste pertsona, enpresa edo erakunde baten frame edo marko, zeinu bereizgarri, marka edo sozietate- edo merkataritza-izenen pean aurkeztea ere.
Bizumek ez du bermatzen Bizum-en atariko orrialdeetan jasotako elementu eta informazioak etengabe eskuratzea, ez eta horiek recte ikustea, deskargatzea edo erabilgarri izatea ere, bere kontroletik kanpoko faktore edo inguruabarrek eragotzi, zaildu edo eten ditzaketelako.
Bizum ez da hirugarrenen espazio edo webguneetan integratutako informazioaren eta gainerako edukien erantzule, baldin eta horietatik esteka edo hiperesteken bidez Bizum-en atarira edo haren edozein webgunetara sartzen bada, ez eta Bizum-en itxura edo zeinu bereizgarriekin aurkezten den hirugarrenen edozein webgunetako informazioaren eta edukien erantzule ere, azken horrek berariaz baimendu ezean.
Bizumek ez du inolako erantzukizunik hartzen hirugarrenek edo erakundeek Bizum-en atariaren bidez eskainitako informazioari, mota guztietako edukiei, produktuei eta zerbitzuei dagokienez.
Bizum ez da “Bizzi” Laguntzaile Birtualaren bidez emandako informazioak izan ditzakeen zehaztasun-gabezien erantzule.
Bizumek ere ez du bere gain hartzen honako hauek eragindako kalte, galera, erreklamazio edo gastuen gaineko erantzukizunik:
1. Sistema elektronikoaren funtzionamenduan izandako interferentziak, etenaldiak, akatsak, omisioak, telefono-matxurak, atzerapenak, blokeoak edo deskonexioak, telekomunikazio-linea eta -sareetako gabeziek, gainkargek eta akatsek eragindakoak, edo Bizum-en kontroletik kanpoko beste edozein arrazoik eragindakoak.
2. Edozein motatako programa gaiztoak erabiliz eta edozein komunikabideren bidez egindako legez kanpoko sartzeak, hala nola informatika-birusak edo beste edozein.
3. Bizum-en atariaren erabilera okerra edo desegokia.
4. Nabigatzailearen funtzionamendu txarrak edo haren bertsio eguneratu gabeak erabiltzeak eragindako segurtasun- edo nabigazio-akatsak.
Lege Ohar honen edukia Espainiako lege komunaren arabera arautuko da.
Aldeek kontsumitzailearen egoitzako Epaitegi eta Auzitegien esku uzten dute Bizum-en webgunearekin lotutako edozein auzi edo erreklamazio ebaztea.